Varsovian, ika-mika gurutze bat dela medio

Varsovian, ika-mika gurutze bat dela medio https://www.gaztezulo.eus/albisteak/varsovian-ikamika-gurutze-bat-dela-medio/@@download/image/20101157430varsovia.jpg
2012/12/13
berria
Varsovian, ika-mika gurutze bat dela medio
VARSOVIAn aurrez aurre dira Elizaren defendatzaile sutsuak eta erakunde horren pisua gutxitu behar dela uste dutenak. Bronislaw Komorowski Poloniako presidentea da Lech Kaczynski hegazkin istripuan hil zenetik. Ezbeharra gertatu eta gutxira scout talde batek gurutzea jarri zuen Gobernuaren jauregiaren atarian, hildakoen omenez. Presidenteak, baina, gurutzea bertatik kentzea erabaki zuen. Hasierako manifestazio jendetsuak eten diren arren, hainbat herritarrek gurutzea zegoen tokian elkartzen jarraitzen dute. Haien aurrean, aurka daudenak, gazte asko tartean; haien iritziz horrelako ikurrek ez diote estatuari batere onik egiten.