Vanilla Sky **

Vanilla Sky ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/vanilla-sky/@@download/image/15p36-2.jpg
2002/01/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Cameron Crowe. Aktoreak: Tom Cruise, Penelope Cruz, Cameron Diaz. Generoa: suspensea. Herrialdea: AEB. Urtea: 2001. Iraupena: 136 minutu.
15.zenbakia
Vanilla Sky   **
Alejandro Amenabar zinemagile espainiarraren Abre los ojos ilunaren remake estatubatuarra da Vanilla Sky. Argudioa aski ezaguna da. Adiskiderik onenaren neska-lagunarekin maiteminduko da gazte harro eta aberats bat. Maitasun harreman horrek, ordea, gazte aberatsaren neska-lagun ohia suminduko du, eta ondorioak lazgarriak izanen dira. Amesgaiztoa eta errealitatea maltzurtasun handiz nahastu zituen Amenabarrek, suspensez zipriztindutako film enigmatikoa erdietsiz. Cameron Crowek jatorrizko filmari aldaketak egin dizkion arren, argumentuaren haria bere horretan mantentzen da. Azken emaitza kaskarra da, ostera.I