Vancouver hirian langile sexualek lehentasuna izango dute koronabirusaren aurkako txertoak jasotzerako orduan

Vancouver hirian langile sexualek lehentasuna izango dute koronabirusaren aurkako txertoak jasotzerako orduan Txertaketa kanpaina langile sexualei babesa, defentsa eta hezkuntza eskaintzen dion erakunde batek egingo du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/vancouver-hirian-langile-sexualak-lehentasuna-izango-dute-koronabirusaren-aurkako-txertoak-jasotzerako-orduan/@@download/image/VOSS2FXHTFFP7KYTNQOD5AOTQ4.jpg
2021/04/21

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Txertaketa kanpaina langile sexualei babesa, defentsa eta hezkuntza eskaintzen dion erakunde batek egingo du.
Vancouver hirian langile sexualek lehentasuna izango dute koronabirusaren aurkako txertoak jasotzerako orduan

Behin txertoak merkaturatuta herrialde bakoitzak bere txertaketa kanpaina zehaztu zuen, oinarrizkoak diren pertsona edo taldeak definituz eta hauei lehentasuna emanez. Vancouver hirian langile sexualak lehenestea erabaki da. Txertaketa Society Page deitutako erakundeak burutuko du. Erakunde honek babesa eskaintzen diote genero guztietako langile sexualei, defentsa eta hezkuntza.

Erakunde honek laginle sexualentzat txertaketa klinika baten antolakuntza darama. Kanpainako iragarkiak zehazten du kanpaina hau soilik lehen dosirako izango dela eta norbere burua eta besteak babesteko modua dela baieztatzen du, kontzientziazioa sortzeko helburuz. Honela, beste oinarrizko taldeekin batera lehenetsi dira langile sexualak Kanadako hiri honetan.