Valiant ***

Ordenagailu bidez sortutako animaziozko komedia atsegina da. Valiant usakume ameslariaren bizipenak ditu ardatz istorioak. II. Mundu Gerra puri-purian da, eta bertan, uso mezulariak ezinbestekoak bihurtu dira. Hala, oharkabe, Valiant eta bere adiskide bitxiak heroi bihurtuko dira. Gerra, ordea, luzea da, eta nazien harrapakari ankerrek zail jarriko dizkiete gauzak. Etxeko txikienentzat eta xalotasuna galdu ez duten heldu guztientzat ere pelikula aproposa da.