V. Poltsikoko Antzerki Piezen Lehiaketa, Asvinenearen eskutik

V. Poltsikoko Antzerki Piezen Lehiaketa, Asvinenearen eskutik https://www.gaztezulo.eus/albisteak/v-poltsikoko-antzerki-piezen-lehiaketa-asvinenearen-eskutik/@@download/image/20111179174Asvinenea_lehiaketa.jpg
2012/12/13
berria
V. Poltsikoko Antzerki Piezen Lehiaketa, Asvinenearen eskutik
Aurreko ekitaldietan izandako arrakasta ikusita, Adunako arte eszenikoen laborategiak Poltsikoko Antzerki Piezen Lehiaketa antolatuko du aurten ere. Parte hartu nahi duen talde orok martxoaren 18ra arte du bere antzerki pieza aurkezteko epea.

Talde txikiek, handiek, klasikoek, alternatiboek, profesionalek zein amateurrek… den-denek dute lekua Asvinenean. Horregatik, Adunako arte eszenikoen laborategiak guztiei luzatu die V. Poltsikoko Antzerki Piezen Lehiaketan parte hartzeko gonbitea.

Lehiakideek martxoaren 18a baino lehen eman beharko dute izena www.asvinenea.com webgunean eskuragai dagoen inskripzio orrian eskatzen diren datu eta dokumentu guztiak erantsita, besteak beste, testuaren kopia edo obraren sinopsia, piezaren titulua eta parte hartzaileen izen artistikoa, parte hartzaileen datu pertsonalak, harremanetan jartzeko telefono zenbaki bat eta piezaren behar teknikoak. Izena ematearekin batera, taldeek 30€ ordaindu beharko dituzte seinale gisara, amaitutakoan itzuliko zaizkie.

Aurkezten diren antzerki piezek originalak behar dute izan; gutxienez 8 minutukoak eta gehienez ordu laurdenekoak. Pieza bakoitzean parte hartzen duen kide kopurua eta erabilitako gaiak eta teknikak, ordea, egileen esku geratzen dira erabat.

Lehiaketa zazpi galatan zehar garatuko da, eta final handira heltzea lortzen duten taldeek sari bikainak izango dituzte jokoan.

Epaimahaiak aukeratutako antzerki pieza onenari: 1.000€
Publikoak aukeratutako piezari: 500 €
Horretaz gain, parte hartzen duten talde batzuek, aipamen berezia jasotzen dutenek hain justu, beren obra Kafe Antzokietan antzezteko aukera izango dute.