V. Feministaldia hasi da Donostian

V. Feministaldia hasi da Donostian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/v-feministaldia-hasi-da-donostian/@@download/image/201012151304feministaldia_bertikala.jpg
2012/12/13
berria
Abenduaren 14an, 18an eta 19an kultur ekoizpen feministaren bilgunea izango dira Donostiako Antzoki Zaharra eta Arteleku.

Plazandreok elkarteak, Donostia Kulturaren, Artelekuren eta Emakunderen laguntzarekin, Feministaldiaren bostgarren ekitaldia antolatu du datozen egunotarako. Film emanaldien, mahai inguruen, kontzertuen eta beste hamaika ekimenen bitartez kulturaren ikuspegi eta produkzio feminista jorratzea dute helburu.
www.feministaldia.netwebgunean informazio guztia zehatz-mehatz baduzue ere, hona hemen programazioa labur-labur:

ABENDUAK 14
20:00. Filme emanaldia: Louise Bourgeois: the mistress, the spider and the tangerine. Amei Wallach & Marion Cajori.

ABENDUAK 17
19:00. Mahai ingurua Leire Bergara eta Santiago Erasoren eskutik. Kultur politikak eta parekidetasun politikak, errealitate paralekoak?
21:30. Performance: Nerea Miranda, Polyxeni Canditi Dalloway Stavrou, Diana Pornoterrorista.

ABENDUAK 18
10:00-14:00. Tailerrak: Autodefentsa eta arte feminista.
13:00. II Masa Kritiko Feminista.
17:00. Aurkezpena: Zer ikusik du bizikletak feminismoarekin? Kataliñak.
19:00. Dantza: dA cAPO. Olatz de Andres.
20:00. Performance: Toxic Lesbian, Sayak Valencia Triana, Gudari Kings
22:00. Kontzertua: Cathy Claret.
23:30. Placida ye-ye DJ.