V. Europa-Latinamerika Koprodukzio Foroaren deialdia zabalik

Zinematografien topagune eta erreferenziazko plataforma den foroak 10.000 euro egokituko dizkio proiektu onenari, eta ARTE International Prize saria (5.000 euro) ere banatuko dute. Inskribatzeko azken eguna: ekainak 15.
Europa-Latinamerika Koprodukzio Foroak bi herriotako egitasmo berriak sustatzeko, koprodukzio akordioak bultzatzeko eta profesionalen arteko kooperazioa indartzeko aukera paregabea eskaintzen du. Aurten, 'Zinema Eraikitzen' 30. ekimenaren egun berberetan izango da Foroa ere, irailaren 19, 20 eta 21ean, Donostiako Zinelaldiaren baitan.
Foro honetan parte hartzeko interesa duten egileek ekainaren 15erako epea dute proiektuak aurkezteko. Europako zein Latinamerikako proiektu zinematografikoek har dezakete parte, baldin eta prestatze-bidean badira, gutxienez 60 minutu irauten badute eta finantzaketaren % 20 behintzat bermatuta badaukate. Europako proiektuek berariazko lotura izan behar dute Latinoamerikarekin. Transmedia, crossmedia eta multiplataforma formatu berriekin esperimentatzen duten proiektuak ere aurkez daitezke, betiere film zinematografikoa baldin bada egitasmoaren plataforma nagusietako bat. Era berean, garrantzi berezia emango zaio proiektua nazioarteko foro batean aurkeztu den lehendabiziko aldia izateari.
Aurkeztutako proiektu guztien artean, Zinemaldiak hogei aukeratuko ditu gehienez ere, nazioarteko hiru adituren txostenetan oinarrituta: Andrea Stavenhagen, Manuel Pérez Estremera eta Javier Martín.
Hogei horiek iraileko Europa-Latinamerika Koproduzio Fororako atea zabalik izango dute eta horien artean aukeratuko du epaimahaiak Proiektu Onenaren Sariaren irabazlea (10.000 euro). Berrikuntza gisa, gainera, ARTE France Cinemak ARTE International Prize saria (5.000 euro) banatuko du.
Bestalde, Canneseko Zinema Jaialdiko Marché du Film saileko Producers Network sarearekin eta Instituto Nacional de Cine y Artes Audiovisuales (INCAA) erakundearekin –biak Buenos Airesko Ventana Sur ikus-entzunezkoen merkatuaren antolatzaileak– izenpetutako Forjando Alianzas hitzarmenari esker, Foroan hautatutako proiektuek beren nazioarteko ibilbidea luzatzeko aukera izango dute esandako ekitaldi horietan.