Uztailean Gasteizen egingo duten hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketarako izen-ematea ireki dute
Gasteizen egingo da uztailaren 17tik 21era HIGAren, Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketaren, laugarren edizioa. Goizetan hitzaldi eta tailerrak egingo dituzte, arratsaldetan giza-harremanak ehuntzeko jarduerak, eta gauez, aldiz, proposamen kultural eta artistikoak izango dira.
Hainbat gai jorratuko direla azaldu dute: hizkuntza aktibismoa, intersekzionalitatea, eta hizkuntza-biziberritzeak beste aldarrikapen, teknologia berri eta bestelakoekin topa ditzakeen puntu komunak…
Aurten, gainera, berritasun batzuk ere izango dira egitarauan. Alde batetik, film labur interaktiboen Higa Plaza sortu dute, eta, bestetik, UNESCOk HIGA aukeratu du Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Hamarkadarekin lotutako ekitaldi ofizial.
HIGAn parte hartu nahi dutenek apirilaren 16a baino lehen eman behar dute izena formularioa beteta.
