Uztailaren 2tik 12ra luzatuko da Jazzaharrean jaialdia

Uztailaren 2tik 12ra luzatuko da Jazzaharrean jaialdia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/uztailaren-2tik-12ra-luzatuko-da-jazzaharrean-jaialdia/@@download/image/jazz_zaharrean_1371722192.jpg
2013/06/24
berria
Uztailaren 2tik 12ra luzatuko da Jazzaharrean jaialdia
Gasteizko Gora eta Parral tabernen ekimenez eta Jazzaharrean musika jaialdiaren baitan, jazz kontzertuak eskainiko dituzte uztailaren 2tik 12ra,  asteartetik hurrengo larunbatera, hiriko alde zaharreko tabernetan.


Crudo Piemento taldeak emango dio hasiera Gasteizko alde zaharreko jazz musika jaialdiari. Hilaren 2an izango da, 20:00etan Gora tabernan eskainiko duen kontzertuan, eta une horretan hasi eta hurrengo hamar egunetan hamaika kontzertu eskainiko dituzte hiriko kaskoan.

Izan ere, Gora eta Parral tabernek antolatutako Jazzaharrean jaialdiak jazzaren aldaera ezberdinak entzunarazi nahi ditu Arabako hiriburuan, Euskal Herriko beste hainbat hiri eta herritan egiten duten moduan, uztaila jazzaren hilabetea bilakatuz. Horretarako, nazioarteko hainbat talde gonbidatu dituzte zitara, eta bertakoek ere ez dute hutsik egingo.

Jaialdiari amaiera emateko, gainera, Evita Mansfieldek show burlesquea eskainiko du HellDorado tabernan hilaren 12an, ostirala, The Ballroom Kings taldearen ostean. Musikaz eta ikuskizun bikainez gozatzeko aukera izango da alde zaharreko txoko guztietan.

Egitaraua


Uztailak 2, asteartea
20:00etan Gora tabernan Crudo Pimiento taldea.
21:30ean Parral tabernan The Hot Wok taldea.

Uztailak 3, asteazkena
18:30ean Stone Headen Duas Semicolcheias Invertidas taldea.
20:00etan Parral tabernan Funk It! taldea.
21:30ean Gora tabernan Chip Wickham taldea.

Uztailak 4, osteguna
12:30ean Jango tabernan Water&Close; taldea.
20:00etan Gora tabernan Rising Circus taldea.
21:30ean Parral tabernan Blues&Decker; taldea.

Uztailak 5, ostirala
20:00etan Bodegon Gorbean M.D.M.A. taldea.
21:30ean Artiumen Unexpected taldea.

Uztailak 6, larunbata
13:00etan Green Bayen Urtzi Azkue Trio taldea.
20:30ean Matxete plazan Dee NH’I Do The Excitements taldea.

Uztailak 7, igandea
20:00etan Erdizkan Bsoul taldea.
21:30ean Elorzan A Rumba Abierta taldea.

Uztailak 9, asteartea
20:00etan Parral tabernan Jabi Alzola Quartet taldea.
21:30ean Gora tabernan Makulu Ken taldea.

Uztailak 10, asteazkena
20:00etan Bodegon Gorbean Iban Nikolai.
21:30ean Elorzan Blue Noise taldea.

Uztailak 11, osteguna
20:00etan Gora tabernan Gypsy y Los Gatos Rumberos taldea.
21:30ean Parral tabernan Cromatica Pistona taldea.

Uztailak 12, ostirala
22:00etan HellDoradon The Ballroom Kings taldea.
Ondoren, Evita Mansfielden showa.