Lurrak urtebetean eman dezakeen guztia kontsumitua izango dugu uztailaren 28rako

Lurrak urtebetean eman dezakeen guztia kontsumitua izango dugu uztailaren 28rako Urtero "Overshoot Day" edota "Lurraren birbiraren eguna" geroz eta goizago gertatzen da. Aurten, uztailaren 28rako, Lurrak urte oso batean ekoiztu ditzakeen baliabideak kontsumituak izango ditugu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/uztailaren-28-honetan-lurrak-urtebetean-eman-dezakeen-guztia-kontsumitua-izango-dugu/@@download/image/risorse-terra-1-1024x577.jpg
2022/07/08

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Urtero "Overshoot Day" edota "Lurraren birbiraren eguna" geroz eta goizago gertatzen da. Aurten, uztailaren 28rako, Lurrak urte oso batean ekoiztu ditzakeen baliabideak kontsumituak izango ditugu.
Lurrak urtebetean eman dezakeen guztia kontsumitua izango dugu uztailaren 28rako

Data hau kalkulatzeko Global Footpring Network erakundeak erabiltzen duen formula nahiko argia da. Lehendabizi 2022 urtean Lurrak gizakiak behar dituen baliabideak zenbat egunez eman ditzakeen kalkulatzen da, hori bai, neurrigabekeriarik eta hondakinak kontuan izan gabe.

Behin denbora hori kalkulatuta, soberan geratzen diren egunak kontatzen dira. Kopuru horren lehengo eguna herrialde bakoitzeko biztanleriak burutzen duen kontsumo, jarduera eta sortzen dituen hondakinen arabera kalkulatzen da. Aurten, formularen arabera, uztailaren 28 honetan Lurraren baliabide guztiak xahutuak izango ditugu. Adituak ez dira egunarekin harritu, urtero data hau aurreratzen ari baita, zoritxarrez. 

1971n abenduan izan zen eta 1976an azaroan. Ordutik, data hau aurreratuz eta aurreratuz joan da uztailera iritsi arte. Salbuespena 2020. urtea da, atzeratu egin baitzen pandemia dela eta. Honek frogatu zuen baliabideen eta kontsumoaren kontrol zorrotz batek planetaren gaitasuna hobetu lezakeela. Nahia falta da ordea.