Uztailaren 19tik 22ra izango da Errobiko Festibala Itsasun

Uztailaren 19tik 22ra izango da Errobiko Festibala Itsasun https://www.gaztezulo.eus/albisteak/uztailaren-19tik-22ra-izango-da-errobiko-festibala-itsasun/@@download/image/20127125800Errobiko2012-logos_azala.jpg
2012/12/13
berria
Uztailaren 19tik 22ra izango da Errobiko Festibala Itsasun
Bretainia, Kongo, Etiopia eta Madagaskarreko artistak Euskal Herrikoekin batera ariko dira aurtengo Errobiko Festibalean uztailaren 19tik 22ra Itsasun. Kontsumo huterako kultura hutsetik ihes, hamaika ekitaldi izango dira bertan.


Kantua, dantza eta hitzaren espazio sinbolikoa uztartuko ditu aurten ere Errobiako Festibalak datorren astean –uztailaren 19tik 22ra– izango diren erakusketa, mintzaldi eta musika eta dantza ikuskizunetan. Aurten, berezitasun gisa, Euskal Herriko bi aldeetako artistak bilduko ditu, Bretainia, Kongo, Etiopia eta Madagaskarrekoak, besteak beste.
Itsasun ariko diren artisten artean azpimarratu daitezke Baionako Michel Portal, Ramon Lopez, Beñat Achiary, Le Tigre Des Platanes eta Erwan et Guenole Keravec, besteak beste. 

Egitaraua:


Uztailak 19, ortzeguna:
17:00 mintzaldi-ikusgarria Sanoki Aretoan
'Pastorala, sorkuntza artistikoaren bide berriak denentzako espazioa bilaka litezke?'
Beñat Achiaryk gonbidatuta Arnand Gatti idazle eta antzerkilari famatua.
19:00 Errobiko Festibala eta erakuskeen estreinaldia Sanoki Aretoan
20:00 Atharri tokian: Afaria, festibalaren ostatuan
21:30 Kontzertu-ikusgarria. Kantu Askatuak
Hirualde: musika eta dantza
- Julen Achiary
- Michel Portal

Uztailak 20, ortzirala
10:00 Mintzaldi-ikusgarria Elizaldian
'Pastorala eta bere herria, populua…'
Mixel Etxekopar eta Nicole Lougarot
13:00 Bazkaria, Atharri tokian
14:00 Errobiko Festibaleko arratsaldeak, Atharriko inguruetan
- Kafea Zabalik
- Ibilbide artistikoak:
15:30-17:00 Itinerance des lieux-dits
Edouard Glissant
15:30-17:00 Leku deituren ibilaldiak
Edouard Glissant
16:00 'Y a pas que la plage! m:00 haurrekin oihanetan ibil gaiten
17:00 Atharriko artisten pentzean
19:00 Aperitifa eta afaria Atharriko ostatuan
21:30 Kontzertu ikusgarria, Atharri Aretoan
- Hiru Iturri
- Bretainiako musikak, Erwan eta Guenole Keravec anaiekin
- Pilotarthitza
- Etenesh Wassie eta planoetako tigrea

Uztailak 21, larunbata
10:00 Mintzaldi-ikusgarria
'Transmisio bizia', François Verlet, Serge Maury, Agustin Errotabehere eta Jojo Etchebarne
13:00 Bazkaria
14:00 Kafea Zabalik
15:30 Ibilbide artistikoak
- Itinerance Des Lieux-Dits
- Leku deituren ibilaldiak
- Kantuak zuhaitzpean Maddi Oyhenart xiberutarrarekin
15:00 haurrekin oihanetan ibil gaiten
17:00 Atharriko artisten pentzean
18:00 Pilota partida itsasuko pilota plazan
19:00 Aperitifa eta afaria
21:30 Kontzertu-ikusgarria
Airez aire!
- Mundu Zabaleko musikak
- Regis Gizavo, Madagascar

Uztailak 22, igandea
10:00 Arranomendiko ibilaldi poetikoa