Uztailaren 14an, reggae musikaren hiriburu bilakatuko da Armintza

Urtero legez, Txapel Reggae musika jaialdia egingo dute Armintzan, eta aurtengoan uztailaren 14rako egin dute zita. Euskal Herriko zein atzerriko reggae musikari ezagunak hurbilduko dira Bizkaira, eta 22:00etatik aurrera, itsasoa atzean dutela, doinu lasai eta erritmiko onenez gozatzeko aukera eskainiko diete bertaratuei. Armintzako jaien baitan antolatutako ekitaldiak jende andana biltzen du urtero.
Txapel Reggae jaialdia erabat erroturik dago dagoeneko, 20 urte baino gehiago igaro baitira lehen aldiz antolatu zutenetik, eta oinarri jamaikarrak dituen festibalik zaharrena da gure inguruan. Aurten, gainera, inoiz baino indar gehiagoz dator, Euskal Herriko hainbat taldez gain Erresuma Batuko, Jamaikako eta Frantziako musikariak ere izango baitira bertan.
Kontzertuak iluntzeko 22:00etan hasiko dira, eta gaueko ordu txikietara arte luzatu. Thunder Clap taldeak zabalduko du jaia, sound system formatuko doinuekin, eta haien ostean etorriko dira Itziarren Semeak, Chalwa Band & King Konsul eta Akatz talde euskaldunak.
Amaitzeko, Skarra Mucci jamaikarra Heartical Sound talde frantsesaz lagundurik taularatuko da, eta Vibronics ingelesek emango diote amaiera gaualdiari, Jah Marnyah musikariarekin batera.
Armintzako jaien baitako jaialdia izanik, herria festa giroan murgilduta izango da egun horietan, eta reggae musikaz gain beste hainbat jarduera ere izango dira. Hurbildu Armintzara!
Thunder Clap
Talde estatu batuarrak sound system formatuan ekingo du gaua, beren reggae dubplates onenak eskainiz.
Itziarren Semeak
Taldeak 2008an kaleratu zuen lehen lana, eta egun lau disko dituzte. Berriena, Basque of Brixton, aurten kaleratu berri dute, eta bertako kantak entzunaraziko dituzte jaialdian.
Chalwa Band & King Konsul
Chalwa Band Uribe Kostako taldea da, "roots reggae"aren jarraitzailea, eta 2009an hasi zuten beren ibilbidea. Geroztik, hainbat jaialditan parte hartu dute, eta hala nola Txapel Reggaean, eta King Konsulekin askotan arituak dira.
Akatz
Taldea 1992an sortu zen Bakion, eta ordutik soinu propioa sortu eta defendatu du boskoteak. Hogei urte luze hauetan ehunka kontzertu eman dituzte, eta aurtengoan ez dira Amintzan faltako.
Skarra Mucci backed by Heartical Sound
Musikari jamaikarra reggae musikaren baitan, artistarik berritzaileenetakoa dela diote aditu askok. Nazioartean ospe handia lortu du bere reggae rap eta r&b estiloari esker. Hertical Sound taldea, aldiz, 1999an sortu zuten Mr Boo, Wap, Mr Tam eta Sir Joe musikariek Parisen, eta geroztik batetik bestera dabiltza beren reggae musika entzunaraziz.
Vibronics
Erresuma Batuko taldeak Europako musika merkatuak erabat konbentzitu ditu, eta gaur egun nazioartean hedapen zabalenetakoa duen taldea da. Antolatzaileentzat ohorea izango da aurtengo Txapel Reggaen haiek izatea.
Jah Marnyah
30 urteko gazteak haurra zenetik sentitu zuen musikaren zirrara, eta pixkanaka reggae musika egin du bere bizimodu. Doinuez gain hitz indartsuak ere badira bere kanten ezaugarri.

Taldeak