Uztailaren 12tik 15era bitarte izango da Hondarribia Blues Festival

Uztailaren 12tik 15era bitarte izango da Hondarribia Blues Festival https://www.gaztezulo.eus/albisteak/uztailaren-12tik-15era-bitarte-izango-da-hondarribia-blues-festival/@@download/image/20126267055hondarribiblues2012.jpg
2012/12/13
berria
Uztailaren 12tik 15era bitarte izango da Hondarribia Blues Festival
Guztira 18 ekitaldi ikusi ahal izango dira uztailaren 12tik 15era bitarte Hondarribian, zazpigarrenez antolatu duten Blues Jaialdian. Besteen artean, Eric Sardinas, Robert Gray, Zora Young eta Eddie Shawen zuzenekoak bizi ahal izango dituzte bertaratuko diren guztiek.


Aurreko urteetako arrakasta ikusita, aurten ere abian da Hondarribia Blues Festivaleko egitaraua. Uztailaren 12tik 15era bitarte izango da, eta 18 emanaldi baino gehiago ikusgai egongo dira jaialdirako egokituko diren lau agertoki nagusietan.
Nagusia, urtero bezala, Bentan izango da, baina horretaz gain Calsbergena jarriko dute Apezpiku plazan, Gazte Taldearena Gipuzkoa plazan eta, azkenik, Coca Colarena San Pedro Kalean.
Nazioarteko blueslari handiak ez dira faltako zazpigarren edizio honetan, eta horien artean, Eric Sardinas, Robert Cray, Tail Dragger, Zora Young eta Eddie Shawen mailako artistak entzun ahal izango dira Hondarribian.
Jaialdiak gainera, berrikuntzak ere izango ditu aurten, eta horien artean azpimarratu daiteke Blues for Children izenarekin bataiatu duten elkartasunezko ekimena. Honen bitartez haurrei laguntzeko erakunde batentzat funtsak biltzea izango da helburua, 'elkartasunezko txapa' erosita.

Egitaraua:



Uztailak 12, osteguna:
Bentan

21:30etan Huclkeberry Finn
22:30etan J.W. Jones
00:00etan Eric Sardinas
Uztailak 13, ostirala:
Clasberg Eszenatokian
20:00etan Claps for Clapton
Bentan
21:30etan Virginia Labuat
22:30etan Sharrie Williams
00:00etan Robert Cray
Uztailak 14, larunbata:
Bentan
13:00etan Paella herrikoia
14:00etan Fede Aguado eta Osi Martinez
15:00etan Huckleberry Finn
Gaztetxoen Elkartea eszenatokian
18:00etan Belceblues: kontzertu pedagogikoa
Carslberg eszenatokian
19:00etan Txus Blues eta Jose Bluefingers + Fede Aguado eta Osi Martinez
Coca Cola eszenatokian
20:00etan J.W. Jones
Bentan
21:30etan White Towels Blues Band
22:30etan Hondarribia Crossroads: 'Chicago saio berezia' tail Dragger, Zora Young eta Eddie Shaw
00:00etan Playing For Change
Uztailak 15, igandea:
Bentan
11:30etan Kontzertu Pedagogikoa: Chicago Blues Band
13:00etan Barbakoa herrikoia
14:00etan Txus Blues eta Jose Bluefingers
15:00etan Pro Jam Session
Coca Cola eszenatokian
19:30etan Virginia Labuat
Bentan
21:00etan 7. Edizioaren Amaiera
J.W. Jones + gonbidatutako artistak