UZTAILA EGURALDI ONA OTE SENDAGAIA

UZTAILA EGURALDI ONA OTE SENDAGAIA Urteek lapurtu dizkigute xumetasuna, armonia eta beste HORRENBESTE, asmo erraldoiz ez ote gabiltza akaso ematen ez dugunaren eske... nik lubakian egon nahi dut, bakarrik inguratuta eta inguratuta bakarrik sentitzeko aske, eta eguzkia jarri dut nire alde, alde egiteko bada ere, udararen gerrian gaude! Hartu motxila, bainujantzia eta nahi adina kafesne, lekuak gure egarri dira... eta gu lekuen gose. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/uztaila-eguraldi-ona-ote-sendagaia/@@download/image/NORBERE_GOLDEN.jpg
2017/07/10
erreportajea
Urteek lapurtu dizkigute xumetasuna, armonia eta beste HORRENBESTE, asmo erraldoiz ez ote gabiltza akaso ematen ez dugunaren eske... nik lubakian egon nahi dut, bakarrik inguratuta eta inguratuta bakarrik sentitzeko aske, eta eguzkia jarri dut nire alde, alde egiteko bada ere, udararen gerrian gaude! Hartu motxila, bainujantzia eta nahi adina kafesne, lekuak gure egarri dira... eta gu lekuen gose.
UZTAILA EGURALDI ONA OTE SENDAGAIA

BERTSO TA GAR
Biba bertso saio musikatuak! Eta Beñat Antxustegi eta Imanol Solores satelite parearen doinuak! Ederki babestuko dituzte bi hauek Miren Amuriza, Xamoa, Onintza Enbeita, Aitor Sarriegi eta beste hainbesteren errima sanuak. Bi zita uztailaren hesteetan, 16an Trintxerpen eta 23an Mutrikuko kaleetan.
 
Eta Bidarraiko besten karietara, Su ta Gar eta Huntza taldeak bertaratuko dira plazara, hilaren 15ean, akaso belaunaldien arteko zubi ikusezin horretara, trikitia edo metala, ikusezina eta deskribaezina omen musikaren indarra, egi absolutu, ordea,  azalaren marmarra.



ENERGIA NOTA ARTEAN
Eta adi stoner/sludge zaleak! Biarritzeko Atabal aretoak zabalik ditu eta ateak, uztailaren 5ean bertan Red Fang eta Robot Orchestra taldeak, doinu gogor baina xumeak, energia psikodelikoz  beteak. Eta gogoz geratu den horrek, bi egun beranduago, uztailaren 7an,
badu aukera leku berean, Agnostic Front eta Los Cojonudos taldeen proposamenean, punk-hardcorearen aitzindarietako batzuk izango baitira oholtza gainean, gaur egun ditugun galdera askoren erantzunak askotan hor baitira… iraganean.



Afropocalypsea ere helduko da Bilbora, Kafe Antzokiko sutondora, uztailaren 26an topatuko duzue bertan Golden Dawn Arkestra taldearen zoramena, doan gainera, ez galdu aukera, multi-instrumentazio eta dantza batzen dituen epela, originaletan originalena, hiri erdian sorgin sentitzeko enegarren saiakera.

Oporretan direnak lana erabakiak hartzen, lanean direnak oporrak deseatzen, baina tarteak beti dira han edo hemen...eta segi intuizio horri mesedez, elektrizitateari baietz esan eta etzanda egoteari ez, edo aldrebes!