Uzta bikoitza

Uzta bikoitza https://www.gaztezulo.eus/albisteak/uzta-bikoitza/@@download/image/zur_eta_lur_tom_1382608473.jpg
2013/11/04
albiste-laburra
Uzta bikoitza
Datorren udaberrian merkaturatuko dute TomTato landarea, lurzorutik gora cherry tomatetxoak eta lur azpian patatak ematen dituen ortuaria. Thomson and Morgan izeneko enpresa ingelesa dago txertaketa berritzaile honen atzean, eta azken hamabost urteetako lanaren ostean, sustantzia toxikorik gabeko landarea lortu dute. Halako bat etxean landatzea aski da errezeta goxoak prestatzeko!