Uzkurtu ala luzatu egin daitekeen arropa

Uzkurtu ala luzatu egin daitekeen arropa Keratinaz egindako biomaterial batek moda irauli dezake; neurri bakarreko arropa egin daiteke, eta 3D-n inprimatu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/uzkurtu-ala-luzatu-egin-daitekeen-arropa/@@download/image/04a80bd0-eed8-11ea-bbd4-10d1e041e58c.jpg
2020/09/07
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Keratinaz egindako biomaterial batek moda irauli dezake; neurri bakarreko arropa egin daiteke, eta 3D-n inprimatu.
Uzkurtu ala luzatu egin daitekeen arropa

Zuetako zenbatek duzue armairuan gordeta dagoeneko balio ez dizueten galtza parea? Asko saiatu arren, botoia ezin itxi... bada arazo hori iraganeko kontua izan liteke aurki. Hain zuzen, pertsona bakoitzaren beharren arabera uzkurtu ala luzatu daitekeen materiala asmatu berri dute; neurri bakarreko arropa moldagarria egiteko balio du, eta 3D-n inprimatu daiteke.

Harvard unibertsitateko Ingeniari Eskolako ikerlariek sortu dute material berri hau, keratinarekin. Hain zuzen, ilean, azazkaletan eta maskorretan aurkitzen den zuntzezko proteina da keratina, eta biomaterial honi esker erabat moldagarria den arropa egin daiteke.

Ikerlariek artilearen keratina erabili dute esperimentua gauzatzeko, eta honakoa ondorioztatu dute: "Proiektu honekin, frogatu dugu artilea birziklatzeaz gain, inoiz irudikatu ez diren gauzak eraiki ditzakegula artile birziklatuarekin. Baliabide naturalen iraunkortasunerako inplikazioak argiak dira. Keratina-proteina birziklatuta, orain arte ardien artile mozketarekin egin dena baino gehiago egin dezakegu, moda industriaren ingurumen-inpaktua murriztuz". Jarraian, biomaterial honen izaera moldagarria ikusi dezakezue bideoan: