Uzki bat hotel moduan?

Uzki bat hotel moduan? Benetakoa da eta Belgikan dago; gaua pasako zenuke bertan? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/uzki-bat-hotel-moduan/@@download/image/casanus-010.jpg
2018/10/15
albiste-laburra
Benetakoa da eta Belgikan dago; gaua pasako zenuke bertan?
Uzki bat hotel moduan?

Pasako zenuke gaua uzki batean? Bale, beharbada benetako uzki batean ez, baina... uzkidun formako hotel batean? Eraikin eskatologiko hau Belgikan dago eta Joep Van Lieshout artistak sortu du.

Zehazki, gela bakarreko eraikin honek digestio aparatu erraldoi baten antza dauka, uzki eta guzti. Barrutik, aldiz, zuria eta erosoa da. Besteak beste, ardo dastapenak antolatzen dituzte bertan; hurrengo zubirako erreserba egiteko prest?