Uxue Irureta eta Oihana Mindegia, GAZTEZULOrekin, Bertsolari Txapelketaren finalera!
Larunbatean, hilak 20, izanen da Nafarroako Bertsolari Txapelketarenfinala eta sarrerak dagoeneko agortu egin dira. Uxue Iruretak etaOihana Mindegiak GAZTEZULOk zozketatutako sarrerak eskuratu dituzte etaLesakako sasioa bertatik bertara ikusi ahal izango dute. Zorionak!
24 bertsolarik ekin zioten txapelketari eta haietatik zortzi ariko dira bertsotan, txapela jantzi nahian:
Julen Zelaieta Iriarte(Bera, 1980). Haur hezitzaile jarduteko ikasi du. 1999an hartu zuenparte lehen aldiz Nafarroako Txapelketan eta 2008an txapela eskuratuzuen.
Arkaitz Goikoetxea(Oiartzun, 1973). Berria egunkariko hizkuntza zuzentzailea eta bertsoeskoletako irakaslea. Lekunberrin bizi da eta lehen aldiz parte hartzenari da txapelketan.
Xabier Legarreta 'Arano'. (Arano, 1977). Igeltseroa da ogibidez eta Nafarroako txapeldunorde izan zen 2000. Urtean.
Oskar Estanga(Gaintza, 1978). Magisteritza musikala ikasi du eta musikarekin etaaisiarekin lotutako jardueretan lan egiten du. Bitan izan datxapelketako finalean.
Eneko Lazkoz(Etxarri Aranatz, 1983). Hargintzan ari da lanean. Eskolarteko txapelajantzi zuen duela bederatzi urte eta hainbatetan aritu da txapelketanagusian.
Xabier Terreros(Lesaka, 1981). Gizarte Hezkuntza ikasi du eta Nafarroako BertsolariEskolako transmisio sailean dabil lanean. Zenbait urtetan parte hartudu txapelketan.
Estitxu Arozena(1975, Lesaka). 1995ean eta 1998an irabazi zuen Nafarroako Txapelketa.Azken hiru urteetan atsedena hartu ostean itzuli da txapelketara.
Julio Soto(1987, Gorriti). Euskal Filologia ikasten ari da. Finalista gazteenada. Duela bi urte hirugarren sailkatu zen eta iaz txapeldunorde izanzen.
Egin beharrekolanari dagokionez, hasteko, binaka gaia emanda hiruna bertso kantatukodituzte zortziko handian eta jarraian, binaka ere, ofizioka hirunabertso zortziko txikian botako dituzte. Bakarka, hasierako puntuaemanda, bina bertso kantatuko dituzte zortziko txikian. Kartzelakolanaren aurretik, binaka berriz ere, ofizioka hiruna bertso sei puntukomotzean ariko dira. Kartzelako lanari dagokionez, gaia emanda hirunabertso doinu eta neurri librean abestuko dituzte.Saiookbukatutakoan eta lehen bi bertsolarien artean 20 puntu edo gutxiagokoaldea badago, buruz burukoa jokatuko dute. Binaka eta kartzelako lanaegin beharko lituzkete azken ariketan.