'Utzi zure mezua seinalearen ondoren' antzezlana Donostian

'Utzi zure mezua seinalearen ondoren' antzezlana Donostian Bihar eta etzi izango dira euskarazko emanaldiak Antzoki Zaharrean. Arazoei ezin aurre eginda dabiltzan eta gertatzen zaiena erantzungailu automatikoari aitortzen dioten lau emakumeren istorioa kontatzen du antzezlanak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/utzi-zure-mezua-seinalearen-ondoren-antzezlana-donostian/@@download/image/1galeria_dejesumensaje_2.jpg
2021/08/04

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Bihar eta etzi izango dira euskarazko emanaldiak Antzoki Zaharrean. Arazoei ezin aurre eginda dabiltzan eta gertatzen zaiena erantzungailu automatikoari aitortzen dioten lau emakumeren istorioa kontatzen du antzezlanak.
'Utzi zure mezua seinalearen ondoren' antzezlana Donostian

Ttantaka Teatroaren Utzi zure mezua seinalearen ondoren antzezlana eskainiko dute Donostiako Antzoki Zaharrean datozen egunotan. Euskarazko emanaldiak bihar eta etzi izango dira, 20:00etan. Sarrerak Donostia Kulturaren webgunean eskura daitezke. 

Antzezlanak lau ahots dituen istorioa kontatzen du. Bizi dituzten arazoei aurre egin ezinda dabiltzan lau emakumeren ahotsak dira, eta nahiago izango dute gertatzen zaien hori erantzungailu automatiko bati aitortu. Marina, Carmela, Sara eta Vivianak ahots-postontzia terapia gisa erabiliko dute beren burua ulertzeko eta, batez ere, besteek haiek uler ditzaten. 

Marina abokatua da, dibortzioetan trebatua eta bere senarrak utzi izanari aurre egingo dio; Carmelak minbizia du eta semeari agurra eman nahi dio; Sara familia oneko gaztea da eta ezkon aurreko presioak jarri du bere buruaz beste egiteko egoeran eta psikologia terapia balizko bati heltzekotan; eta Viviana prostituta da Madrilen, bere familiak Ikean lanean ari dela uste badu ere.

Antzezlan honetan bizitzaz eta heriotzaz, familia arteko harremanez, sentimendu harremanez, independentziaz, ezkonduez, amatasun arduratsuaz, egiaz eta gezurraz, zintzotasunaz, fideltasunaz, traizioaz, loturaz eta galeraz, biziminaz... hitz egingo da. Eta, horren guztiaren gainetik, komunikazio ezaren laguna den bakardadeaz arituko dira. 

Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Oihana Maritorena eta Leire Ruiz dira aktoreak, Fernando Bernuesen zuzendaritzapean. Aizpea Goenagak egin du Arantza Portabelesen jatorrizko testuaren itzulpena.