Utzi Sahara pakean!

Utzi Sahara pakean! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/utzi-sahara-pakean/@@download/image/94p18elaium.jpg
2012/12/13
berria
El AAiun hiriak ondo islatzen du giza eskubideek Marokon bizi duten egoera. El Aaiún-etik etengabe iristen dira jazarpen eta tortura kasuak, eta biktimak berak dira beti: sahararrak. Enguía El Hawasi izeneko 18 urteko neskaren kasua da zabaldu den azkena. Iazko azaroaren 3an poliziak bahitu eta bortizki torturatu zuen… zergatik torturatu zuten? Giza eskubideen aldeko talde batekin elkarrizketatu zelako. Torturatzaileak, ezagunak izanagatik, kalean lasai dabiltzala salatu du Human Rights Watch gobernuz kanpoko erakundeak. Haien izenak ere eman dituzte, baina alferrik. Euskal Herrian bezala, han ere zigorgabetasuna jaun eta jabe, noiz arte?