Utopia bat: etxebizitzaren prezioa 15 euro hilean

Utopia bat: etxebizitzaren prezioa 15 euro hilean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/utopia-bat-etxebizitzaren-prezioa-15-euro-hilean/@@download/image/20101239985juan_manuel_sanchez.jpg
2012/12/13
berria
Utopia bat: etxebizitzaren prezioa 15 euro hilean
15 euro hilean. Hori balio du etxebizitza baten errentak Marinaledan. Non demonio dagoen Marinaleda? Andaluzian, Ecijatik ez oso aparte. "Etxebizitzak eskubidea behar du izan, ez, ordea, negozioa", esan du berriki herriko alkateak Euskal Herrira eginiko bisitan. Duela hamarkada batzuk landa lurrak erosi zituen. Hain zuzen, lurra eta materialak ematen dizkie etxebizitza behar dutenei, eta euren esku uzten du etxea eraikitzeko urratsak egitea.