Usurbil: Eredu posiblea

Usurbil: Eredu posiblea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/usurbil-eredu-posiblea/@@download/image/2009648481birziklatu.jpg
2009/06/05
erreportajea
Usurbil: Eredu posiblea
Zubieta herrian egin nahi duten errauste plantak eztabaida sakona eragin du: zaborra nola kudeatu, ingurugiroa eta herritarren osasuna gehiago kaltetu gabe. Erantzun posible bat Usurbilen aurkitu dugu.

Pasa den martxoaren 16an hasi ziren Usurbilen hondakinen atez ateko bilketa egiten. Aurrez, etxebizitza bakoitzarentzako kutxa bana jarri zuten etxe bakoitzeko atarietan. Ordutik, zabor biltzaileek atarietan bertan jasotzen dituzte hondakinak. Herritarrek egutegi bat daukate egun bakoitzean zein hondakin mota jaitsi dezaketen ikusteko. GAZTEZULOk Usurbilgo koadrila batengana jo du gazteek duten iritzia jakin asmoz, lokaletako gazteek ere parte hartu baitute ekimen horretan. Ane Perez Landa da horietako bat eta positibotzat jo du ekimena abian jarri izana: "Koadrilakook lehendik ere bagenuen etxean zaborrak bereizteko ohitura, horregatik ez zaigu batere kostatu. Zaborrak biltegira eramateko autoa erabili beharra da traba bakarra", baina hori ere konponduko omen da. "Normala da hobetzeko gauzak izatea hasiera fasean baikaude, baina garrantzitsuena egina dago: ekimena martxan jartzea, alegia". Baikor azaldu da Ane: "Ahaleginak merezi du eta denontzako mesede izango da. Zer esanik ez errausketa planta horren zentzugabekeria agerian uzten badu".

Udalaren esanetan, martxoaren 16tik hona bilketa selektiboa hirukoiztu egin da, %28tik %76,08ra. Zabortegira botatako errefusa, bestalde, %71,58tik %23,92ra jaitsi da. Kaleetako edukinontzi erraldoiak desagertu dira eta, hauekin batera, inguruan pilatzen zen zaborra.

Datuok ezagututa, agurtu aurretik galdera luzatu du Anek: "Atez ateko bilketa eraginkorra bada, beharrezkoak al dira errauste plantak