Ustezko bortxaketa bat salatuko dute gaur Iruñean

Ustezko bortxaketa bat salatuko dute gaur Iruñean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ustezko-bortxaketa-bat-salatuko-dute-gaur-irunean/@@download/image/20117116154bortxaketa.jpg
2012/12/13
berria
Sanferminetako asteburuan 16 urteko neska bat bortxatu dutela gaitzetsi du Peñen Federazioak, eta polizia iturrien arabera, 22 urteko beste emakume batek ere jarri du salaketa bart. 

Iruñeko Udaletxeko plazan biltzeko deialdia egin du Peñen Federazioak gaur; arratsaldeko 19:00tan izango da, Eraso sexistarik ez! lelopean. Izan ere, asteburuan zehar sanferminetan 16 urteko neska bat bortxatu dutela salatu dute.

Bestalde, Espainiako Poliziak jakinarazi duenez, 22 urteko beste emakume batek sexu erasoa jasan du bart Iruñeako Alde Zaharrean. Salaketa jarri du berehala, 05:45ak aldera, eta polizia ustezko erasotzailearen bila ari da.

Jai parekideen aldeko kanpaina egiten ari dira aurten, bigarren urtez, Bilgune Feminista eta Peñen Federazioa, eta sexu erasoak salatzeko telefono zenbakia jarri dute martxan: 699 687 687.