"Uste nuen hodeiek talka egitean zarata ateratzen zutela": pertsona gorrek lehen aldiz entzutean izan dituzten erreakzioetako batzuk

Errutinak hainbat gauza ez apreziatzera garamatza, eurez ez ohartzera. Egoera bat behin baino gehiagotan bizi dugunenean, interesa galtzen du guretzat. Zentzu horretan, gauza txikiekin harritzeko gaitasuna galtzen dugu. Hain da horrela, zenbaitetan ahaztu egiten dugula guztiok ez garela berdinak eta ez ditugula egoera berdinak modu berean esperimentatzen.
Haizearen soinua entzutea bezelako txikikeriak, lehengo aldiz bizitzan entzuten duenarentzat sekulako jazoera izan liteke. Pertsona gorrak, entzuten hasten direnean, zerk harritu dituen gehien galdetu al diozu sekula zure buruari?
Reddit-eko erabiltzaile batek galdera hau egin zion bere buruari eta plataforman jaurti zuen. Erantzunak berehala hasi zitzaizkion iristen, zein baino zein harrigarriagoak gainera. Lehengo aldiz, inplante bat jarri ostean, entzun zuten pertsonek euren erreakzioak partekatu zituzten, guretzat ohikoak diren soinu askoren aurrean harridura azalduz. Euren esperientzia horren singularrak dira, ezen merezi duela tartetxo bat hartzea hauek irakurtzeko:
"Pentsatzen nuen uooooss oso indartsuak esaten zituela haizeak, baina ez da horrela, penagarria da. Nire jostailuak, berriz, isilak zirela uste nuen, baina sekulako zarata ateratzen dute!"
"Izozkiek ez du zaratarik egiten urtzen direnean".
"Nire Naturako irakaslea harrituta zegoen itsasoko olatuak, klimaren arabera horren soinu ezberdinak egin zitzaketelako eta haizeak ere soinua egiten zuelako. Aipatu zigun eguzkiak ere soinua egingo zuela uste zuela, zarata ezberdinak sortuz asfaltoa argitzean edo belarra. Badu bere logika honek, izan ere, haizea ez da ikusten baina soinua du, eta eguzkia aldiz bai, baina ez du soinurik?"
"Lagun bat nuen harritu zena ohartzean pertsona ezberdinek ahots ezberdinak zituztela".
"Entzumen sakoneko desgaitasun batekin hazi nintzen eta nire lehen audiofonoa 13 urte ingururekin eskuratu nuen. Ez nituen sekula txoriak entzun audiofonoa eduki arte. Banekien soinua egiten zutela eta telebistan entzunak nituen, baina sekula ez zuzenean. Benetan harritu ninduten ateratzen zuten zaratak!"
"Entzumenaren galera genetikoa dut. Ez nazi gorra, baina nire entzumena, pertsona normal batek musika entzuteko kaskoak jarrita entzuten duena izan liteke. Oraintsu jakin dut nire aseguruak audiofonoak ordaintzen zizkidala eta batzuk eskuratu nituen. Jarri nuen lehen egunean hain besteko sentsazio pila sentitu nituen, negar egin nuela. Nire lehen soinua, nire audiologoaren jakaren oihala elkar marruskatzen izan zen. Superbotere bat lortzea bezala izan zen. Bera nire ingurua oinez entzun nezakeen begiak itxita ere".
"Irakasle batek klase bat du, non entzuten ez duten pertsonak eta entzuten dutenak batera dauden. Ikasle gorretako batek puzker bat bota zuen eta ondoren nabaritu zuen beste ikasleak begira zituela. Irakaslearekin elkarrizketa bat eduki ondoren, ikaslea orain lotsatuta sentitzen da, konturatu baita puzkerrek soinua egiten dutela eta besteek badakitelako berak noiz botatzen dituen".
Txundigarria, ezta?