Usopopen lekua beteko du Mapa Galduak jaialdiak

Usopopen lekua beteko du Mapa Galduak jaialdiak Hamar urteren ostean Usopop jaialdiak agur esan bazuen ere, hura sortu zuen lan taldea ez da geldi geratu eta beste proiektu berri batekin datoz: Mapa Galduak. Lapurdiko Saran ospatuko da hau ere azaroaren 20tik 22ra bitarte eta kontzertuez gain beste mota bateko elkartze artistikoek ere lekua izango dute bertan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/usopopen-lekua-beteko-du-mapa-galduak-jaialdiak/@@download/image/Mapa-Galduak-682x1024.jpg
2020/07/06

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Hamar urteren ostean Usopop jaialdiak agur esan bazuen ere, hura sortu zuen lan taldea ez da geldi geratu eta beste proiektu berri batekin datoz: Mapa Galduak. Lapurdiko Saran ospatuko da hau ere azaroaren 20tik 22ra bitarte eta kontzertuez gain beste mota bateko elkartze artistikoek ere lekua izango dute bertan.
Usopopen lekua beteko du Mapa Galduak jaialdiak

Izan ere, bi proposamen berezi eskainiko ditu Mapa Galduak jaialdiak: Mugarri 25 sorkuntza eta Zeharkako Bideak ibilbidea. Lehengo proposamenak hainbat artisten egonaldian izango du muina. Nahia Zubeldia (Unama, Lumi), Vincent Bestaven (Botibol), Orbel, Paxkal IrigoyenPeio I. Erramuzpe (Polygorn, Fusible), Gartxot Unsain (Madeleine, Bananas, Yaw), Jonas Bonetta (Evening Hymns) eta Aitor Etxeberria izango dira egonaldian parte hartuko dutenak. Hortik ateratzen denaren emaitza azaroaren 22an ikus-entzun ahal izango da. 

Zeharkako Bideak deitutako bigarren proposamenak berriz ibilaldi sekretu bat proposatzen du Sarako herrian zehar. Ibilbidean hainbat gune izango dira eta gune horietak bakoitzean artista bat egongo da, bizipen ezberdin batekin. Hasierako hitzordua gutun bidez jasoko dute ibilaldian parte hartzeko izena ematen dutenek. 

Musika jaialdietan aurkitzen diren ohiko kontzertuak ere egongo dira hala ere Mapa Galduak jaialdian. Bertan arituko dira Izaki Gardenak, La Jungle, Amorante, SLIFT eta Cocanha. Proposamen interesgarri hau atsegin bazaizu hiru egunetarako bonoak dagoeneko salgai daude hemen