Usopop Kontrapasa gaualdia, Otsailaren 19an Saran

Usopop Kontrapasa gaualdia, Otsailaren 19an Saran https://www.gaztezulo.eus/albisteak/usopop-kontrapasa-gaualdia-otsailaren-19an-saran/@@download/image/20111314678usopop.jpg
2012/12/13
berria
Usopop Kontrapasa gaualdia, Otsailaren 19an Saran
Lur Berri Aretoan izango da arratseko 20:00etatik aurrera eta, besteak beste, Anarik emango du kontzertua. 

Joan den abuztuan Usopop elkarteak Sarako oihanean antolatutako festibalak izandako arrakasta ikusita, datorren otsailaren 19rako Usopop Kontrapasa gaualdia prestatzen ari dira orain.

Euskal Herriko indie musikaren onena eta kanpotik etorritako artistak batu nahi dituzte, “belaunaldi guztiak bateratuz eta Amalurra ospatuz”, antolatzaileek azaldu dutenez.

Kontzertua Lur Berri Aretoan izango da gaueko 20:00etatik aurrera. Oholtza gainean: Anari, Leopold Skin (folk-rock amerikarra), Piano Chat (pop-punk), Martouf eta Dj Cindjrella.

Sarrerak 9 eurotan izango dira salgai. Hala ere, aurrez eros daitezke info@usopop.com helbidera idatzita edo (0033) 610 752 171 telefono zenbakira hots eginda.