Usopop elkarteak eta Plekak 'Furfurietan' kontzertu zikloa antolatu dute

Usopop elkarteak eta Plekak 'Furfurietan' kontzertu zikloa antolatu dute Amorante eta Rukula arituko dira ostegunean Saran. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/usopop-elkarteak-eta-plekak-furfurietan-kontzertu-zikloa-antolatu-du/@@download/image/03da74f8-0d65-45f0-b7d2-19f96fc6f9b2.jpeg
2023/07/11
Amorante eta Rukula arituko dira ostegunean Saran.
Usopop elkarteak eta Plekak 'Furfurietan' kontzertu zikloa antolatu dute

Usopop elkartea eta Sarako Pleka elkarlanean arituko dira uda honetan. Izan ere, Furfurietan izeneko hiru kontzertudun zikloa antolatu dute, Plekako baratzean. 

Zikloa ostegunean, hilaren 13an, hasiko dute. Amorantek laster kaleratuko duen diskoa aurkeztuko du bertan, eta Usurbilgo Rukula talde instrumentalak rock doinu dantzagarriak eskainiko ditu.

Abuztuaren 6an, Haira musika taldea eta Bretainiako La Houle taldea arituko dira.

Azkenik, abuztuaren 13an, Dame Area tekno punk talde italo-katalandarra izango da, eta Nakar talde donostiarraren elektro-pop doinuek ere jantziko dute zikloa.