USB memoria eta Mary Poppins

Denok gogoratzen dugu txikitan ikusitako Mary Poppins filma, bai eta haren poltsa amaigabea ere. Gaur egun, Mary Poppinsen poltsa amaigabe horren antzekoa izan daiteke USB memoria.
USB memorian gure dokumentuak, fitxategiak eta abarrak gordetzeaz gain, programa osoak ere sar ditzakegu Hartara, USB memorian sartuta, edozein ordenagailutan gaudela ere eta programa hori ordenagailu horretan ez badago ere, erabili ahal izango dugu. Abantaila handiak ditu; programa edozein tokitan exekutatu ahal izango dugu eta, gainera, konfigurazio berarekin.
Gaurko honetan, beraz, USB memoria ustiatzen lagunduko dizuegu, Mary Poppinsen poltsaren antzera.
Sar daitezkeen programak
Internet
Mozilla Firefox (http://portableapps.com/apps/internet/firefox_portable) -> Jadanik ezaguna dugun Interneteko nabigatzailea, bertsio eramangarrian.
Mozilla Thunderbird (http://portableapps.com/apps/internet/thunderbird_portable) -> Posta elektronikoa kudeatzeko programa interesgarria.
GAIM (http://portableapps.com/apps/internet/gaim_portable) -> MSN Messenger, Yahoo messenger, AOL, Jabber, Google Talk bat-bateko mezularitza programekin konektatzeko aukera ematen duen programa erabilgarria, software librea.
Filezilla (http://portableapps.com/apps/internet/filezilla_portable) -> Fitxategiak zerbitzari batera igortzeko erabiltzen den FTP programa librea.
Ofimatika
Open Office (http://portableapps.com/apps/office/openoffice_portable) -> Gezurra badirudi ere, ofimatika tresna multzo osoa sar daiteke USB memoria batean.
Abiword (http://portableapps.com/apps/office/abiword_portable) -> Testu editore sinplea, Microsoft Wordeko fitxategiekin bateragarria.
Mozilla Sunbird (http://portableapps.com/apps/office/ sunbird_portable) -> Egutegiak eta egin beharrekoak kudeatzeko tresna.
Musika eta audioa
Audacity (http://portableapps.com/apps/ music_video/audacity_portable) -> Audio fitxategiak editatzeko tresnarik interesgarrienetakoa.
VLC (http://portableapps.com/apps/ music_video/vlc_portable) -> Mota askotako audio fitxategiak irekitzen dituen programa baliagarria.
Tresnak eta jokoak
7zip (http://portableapps.com/apps/utilities/7-zip_portable) -> Konprimitutako fitxategi mota asko erabiltzeko balio duen tresna interesgarria.
Sudoku (http://portableapps.com/apps/games/sudoku_portable) -> Sudoku joko famatuaren bertsio elektronikoa.
Horiek instalatzeko tresna lagungarriak
Programa hauek banaka instala daitezkeen arren, bada horiek instalatzen laguntzen duen suite bat. Horren bidez, zein aplikazio eramangarri instalatu nahi dugun aukera daiteke. Hainbat bertsio daude; horietako batzuek zenbait programa aurrez instalatuta dituzte, USB memorian sartu eta erabiltzeko prest. Denak hemendik jaits daitezke: http://portableapps.com/suite .
PortableApps Suite (Edizio estandarra): ClamWin Portable (antibirusa), Mozilla Firefox - Portable Edition Gaim Portable, OpenOffice.org Portable, Sudoku Portable, Mozilla Sunbird - Portable Edition eta Mozilla Thunderbird - Portable Edition ditu eta ondo ibiltzen da 512 MBeko USB memoria batean.
PortableApps Suite (Edizio murriztua): AbiWord Portable erabiltzen du Open Office-en ordez. Martxan jartzeko, berriz, nahikoa da 256 MBeko memoria.
PortableApps Suite (Oinarrizko edizioa): Interesgarria izan daiteke memoria txikiagoa duten gailuentzat. Horren bidez, geuk aukera dezakegu zein programa instalatu.