Usainek ere kitzikatzen gaituzte

Ikerketa zientifiko berriek baieztatu dutenez, usainek eta hauen mezulari kimikoek feromonek aldaketak eragiten dituzte gizakion sexu jokabideetan.
Feromona hitzak 'pheiren' (garraiatu) eta 'horman' (eszitatu) termino greziarretan du jatorria, eta beraz, eszitazioaren garraioaz arduratzen dela iradokitzen du hormona honen izenak. Ikuspuntu zientifikotik, ektohormona bat da zehazki, mezulari kimikoa, alegia; izaki bizidunek ingurugirora igortzen dute eta, usaimenaren bitartez hautemanda, animalien nahiz gizakion jokabideetan eragiteko gaitasuna omen du.
Zientzialariek 1870 urteaz geroztik dute hormona honen berri, intsektuen eta beste zenbait animaliaren ugalketan eta komunikazioan duen garrantzia aztertzen jardun baitziren orduan. Hala ere, Peter Karlson-ek eta Martin Lüscher-ek erabili zuten, 1959an aurrenekoz, 'feromona' hitza. Gizakiongan, baina, 1986 urtera arte ez zituzten hormona hauen eraginak ikertu.
Besapeetako eta pubiseko guruin apokrinoen bidez jariatzen dira, nerabezarotik aurrera. Gizakiok ezin ditugu kontzienteki detektatu edo usaindu, baizik eta sudurrean dugun organu bomeronasalaren bitartez. Seinalea burmuinera bidaltzen da eta honek erantzun emozionalak dakartza.
Feromonen funtzio ezberdinak
Sexu erakarpenaren hormona bezala ezagutarazi baldin badira ere, mota askotakoak daude. Dituzten funtzioen arabera, lau kategoriatan sailkatu dira feromonak: lurralde markatzaileak, haur eta gurasoek elkar ezagutzea ahalbidetzen dutenak, hilerokoa sinkronizatzen dutenak eta sexu erakarpena sorrarazten dutenak. Azkenadian, baina, bostgarren mota bat ere proposatu dute zientzialariek: esteroide sulfatatuak.
Azterketa zabalenak, ordea, hilerokoari eta sexu erakarpenari lotuta garatu dira. 1971n, adibidez, Martha McClintock ikertzaileak zera antzeman eta frogatu zuen: elkarrekin bizi eta batera denbora asko pasatzen zuten unibertsitateko emakumeen hileroko zikloak pixkanaka-pixkanaka hurbildu egiten zirela, azkenean kasik bat egiteraino. Sexu erakarpenari dagokionez, bestalde, aipagarriak dira Winnifred Cutler-ek eta Norman McCoy-k gizonezkoei eta emakumezkoei zuzendutako ikerketak. Bi kasuetan, feromona sintetikoak perfumeekin bateratu zituzten. Metodologia eztabaidatsua den arren, sei astez feromonak perfumearekin nahastuta erabili zituzten norbanakoek sexu jokabideetan gorakada nabarmena erakutsi zuten: laztanak, sexu harremanak...
Karl Grammer Vienako unibertsitateko giza etologoak ate berriak zabaldu ditu zentzu horretan. Bere esanetan, usaimenaren bidez kidearekiko informazio asko lor dezakegu (beti ere mendeetan zehar galtzen joan garen gaitasunari tokia egiten badiogu): zoriontsua den ala ez, beldur den ala ez, eta noski, sexualki harkor dagoen ala ez. Gainera, obulatzen ari diren emakumeek erakargarri sentitzen dute androsterona, gehienbat gizonen besapeetan agertzen den feromona mota (nahiz eta emakumeenetan ere izaten den, neurri txikiagoan). Eta, aldi berean, gizonezkoek emakumeen sexu erakarpenaren feromona kopulina usaintzeko radar moduko bat dute.
Ikerketa hauen harira makinaria martxan jarri eta kosmetikoen industria mirarizko perfumearen bila dabil. Baina, Grammerrek dioenaren arabera, ezinezkoa da. Ez dago denontzat balio duen perfumerik. Bakoitzak bere aztarna usaintsua du.
Honek guztiak gizakion pertzeptzioen ikasketetan orain arte izandako mugak apurtu ditu. Orain arte, ikusmenak, entzumenak eta ukimenak izan dute garrantzia; baina beste zentzumen bat bere tokia aldarrikatzen hasi da. Eta etorkizunean arreta eskaini beharko diogu, gizakion arteko hartuemanak osotasunean ulertu nahi baditugu, behintzat.

Feromona gel, perfume eta olioak
Gizakiok era naturalean sortzen baditugu ere, kosmetika industriak feromonak sintetizatzea lortu du. Honela, denda erotikoetan eta webgune ezberdinetan gizonezkoentzako, emakumezkoentzako edo unisex formatuko feromonaz eratutako gel, perfume edo olioak aurki daitezke. Feromonek, berez, ez dute inolako usainik. Produktu hauetako askok, ordea, berezko usaina dakarte, eta nork bere ohiko perfumearekin nahastuta erabil ditzake. Garrantzitsua izan daiteke produktuaren ezaugarriak irakurtzea eta nork bere nahien inguruan hausnartzea; hartara, gure beharren neurrirako formatua aukeratuko dugu lortu nahi dugun eraginaren bila.

Hondartzan

JOLASERA!

PROBA EZANK

Hondartzan