Usain goxoa

Indiako Gujarat estatuko 300.000 polizik usain goxoko uniformeak jantziko dituzte hemendik aurrera. Uniformearen diseinatzaile Somesh Singhek azaldu duenez, poliziak izerdituta ibiltzen dira kalean, eta ez da oso atsegina haiengana hurbiltzea. Uniforme berriek jasmin, arrosa eta limoizko lurrina izango dute, eta Singhen aburuz, plazer handia izango da polizien ondoan egotea.