Urtezahar ospakizunerako egitarau zabala Euskal Herriko hiriburuetan

Urtezahar ospakizunerako egitarau zabala Euskal Herriko hiriburuetan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/urtezahar-ospakizunerako-egitarau-zabala-euskal-herriko-hiriburuetan/@@download/image/201112299580Dokaurtezahar.jpg
2012/12/13
berria
Urtezahar ospakizunerako egitarau zabala Euskal Herriko hiriburuetan
Egitarau oparoa antolatu dute Euskal Herriko hiriburuetan 2012ari ongietorria emateko. Donostian, Gasteizen, Bilbon, Iruñean eta Aiherran, kontzertuak eta antzerki emanaldiak izango dira, besteak beste, asteburu honetako ekitaldirik aipagarrienak.


Dagoeneko hasi dira urte amaierako ospakizunak eta bihar –abenduak 30– izango da Aiherran (Behe Nafarroa), Iparraldeko ekitaldi aipagarriena, bertako Beltzuntze Elkarteak, Denen Etxea gelan antzerki gaualdia antolatu baitu 20:30etatik aurrera, Makeako Jostakin taldearen, Pantzo Hirigaraien Turne Manexen eta Saga Ikastolaren antzerki emanaldiekin. Antzerki gauari amaiera emateko berriz, Trik'Ero musika taldearen animazioa izango da.
Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean berriz, larunbatean, urteko azken egunean izango dira ospkizunik aipagarrienak, guztik gaueko  01:00etatik aurrera hasiko dira eta goizaldera arte luzatuko dira.
Donostiako Atabal Tabernan, Punkilloia berreskuratu nahi izan dute, eta 00:30etatik aurrera, rock & rolla eta punka nagusituko da DJ Iñigito eta DJ Nokomoren eskutik. Le Bukowskin ere zer ospatu izango da, 01:00etatik aurrera,  Xabi eta Pettiren emanaldiarekin, 2010eko ohitura jarraitzeko, eta ondoren Funk Soul RandB nagusituko da, DJ Budinen eskutik. Doka Kafe Antzokian berriz, Euskal Festa antolatu dute eta bertan 3gabe2, Harry Callahan, DZ eta Bisualak izango dira.
Bilboko Kafe Antzokiako Gabon Zahar Gauan, The Harvest eta The Cherry Boppers taldeen zuzenekoa izango da 02:00etatik aurrera, eta DJ K-Billy, DJ HE eta DJ Ekaitzen txanda izango da kontzertuak amaitzerakoan, beraz, musika mota guztietatik edateko aukera izango da Bilbon. Antolatzaileek jakinarazi dutenaren arabera, dagoeneko sarrerak agortu dira.
Iruñean ere hamaika ekitaldi antolatu dituzte, El Bafle Aretoan adibidez, Hip-hop Naf-ek Los Colegas del Barrio Party festa antolatu dute eta Atarrabiako Totem Aretoan ere, Iruñean ohitura den mozorroen gaua ospatuko dute 01:00etatik aurrera.
Azkenik, Arabako hiriburuan ere, azken urteetan bezala Hala Bedi Irratiak Merry Crisis Festa antolatu du urte berriari ongietorria emateko.01:00etatik aurrera, hamaika ekitaldi izango dira Jimmy Jazz Aretoan.