Urteurrena zurekin ospatu nahi dugu!

Urteurrena zurekin ospatu nahi dugu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/urteurrena-zurekin-ospatu-nahi-dugu/@@download/image/201010133380GAZTEZULO_festa_kartela_txiki.jpg
2012/12/13
berria
Urteurrena zurekin ospatu nahi dugu!
Garaiotan euskarazko aldizkari batek hamar urte betetzea ez da huskeria. Poza eta zoriona zurekin partekatu nahi dugu, eta bide batez... inoiz ahazten ez diren parranda horietako bat bota! Bilboko Kafe Antzokian ikusiko dugu elkar, bihar, hilak 15, 21:30ean. Sarrera doakoa da! 

Egoitz Lasa aktore ezagunak (Wazemank, Xabinaitor...) gidatuko du festa eta bakarrizketa batekin ere ausartuko da. Ondoren, I. Gaztezulo Sariaren harira Gorka Urbizurekin Lekunberrin grabaturiko bideoa proiektatuko dugu, Berri Txarrakeko abeslariak jaso baititu urte hasieratik ona boto gehien gure irakurleen aldetik. Lehia estua izan da Gorka Urbizuren eta Maialen Lujanbioren artean baina, azkenean, balantzak musikariaren alde egin du eta, beraz, berea da saria. Hasierako asmoa saria festan bertan etregatzea zen, baina Urbizuk kontzertua du egun berean eta, beraz, ezinezkoa izango zaio bertaratzea. Hain zuzen ere horrexegatik jo dugu Lekunberrira: berarekin biltzera eta eman nahi diozuen sari hori entregatzera. Dagoeneko etxeko apalen batean edukiko du. Bide batez, berarekin ez ezik, gainerako taldekideekin aritzeko ere probestu dugu bidai. Guzti-guztia festan proiektatuko dugun ikus-entzunezkoan ikusi ahal izango duzue.

Bideoaren ostean, Esne Beltzak joko du, doan. Xabi Solanok eta bere taldekideek Eskuekin bigarren diskoa atera zuten ekainean eta Euskal Herriko plaza guztiak dantzan jartzen eman dute uda. Ostiralean, Kafe Antzokian ere beste horrenbeste egingo dute. Hantxe izango gara!

Kontzertuaren ostean, hainbat disko sorta eta beste opari batzuk zozkatuko ditugu Kafe Antzokira hurbildutako guztien artean. Zuretzat ere egon liteke zer edo zer...

Ez diguzu hutsik egingo, ezta?