Urterik zailena alergia dutenentzat

Urterik zailena alergia dutenentzat Maskara eramatea derrigorrezkoa den garaiotan inoiz baino gehiago sufrituko dute alergia dutenek, polen kopuru handiak daudelako airean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/urterik-zailena-alergia-dutenentzat/@@download/image/1590212667_627158_1590212925_noticia_normal.jpg
2020/05/26
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Maskara eramatea derrigorrezkoa den garaiotan inoiz baino gehiago sufrituko dute alergia dutenek, polen kopuru handiak daudelako airean.
Urterik zailena alergia dutenentzat

Aurten igo egin da polen maila iazko datuekin alderatuta, eta alergia dutenentzat urtaro bereziki gogorra izaten ari da. Horri gehitu behar zaio maskara eramateko derrigortasuna; uste daitekeenaren aurka, maskarak areagotu egin ditzake polenak eragindako alergiaren sintomak; doministiku jarraituak, azkura azal eta begietan, mukiak... alergia dutenak ez daude gaixo, hala dirudien arren. Hain zuzen, gramineoei alergia dietenek doministiku egin dezakete etengabe 30 segundoero.

Alergia gogorra pairatzen dutenek bestelako maskara eskuratzea gomendatzen da, alergenoen aurkako filtroa dutena, alegia; horiek jantzita, alergiaren sintomak gutxitzea lortu dezakete. Horrekin batera, alergia dutenek bereziki zaindu behar dute garbiketa etxean, leihoak soilik goizez irekiz, hautsa kenduz eta toalla zein izarak sarri aldatuz. Dena den, adituek gomendatzen dute etxetik pixkanaka irtetea; hain zuzen, udaberri hasiera etxean igaro izanak ez du gure gorputza prestatu, eta beraz, alergia kasuak biderkatzeko arriskua dago. Polen maila altuak uztaila amaiera arte mantenduko dira gutxienez.

Halere, ez gara izutu behar alergiaren sintomekin; badira Covid-19aren sintomekin nahasten dituenik, baina pandemia hau eragin duen gaitzak ez bezala, alergiak ez du sukarrik eragiten.