Urteko zapatila itsusienak?

Urteko zapatila itsusienak? Ez dakigu zer irudituko zaizkizuen, baina gauza bat argi dago; ez dira oso ohikoak! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/urteko-zapatila-itsusienak/@@download/image/tom-sachs-nike-mars-yard-overshoe-profile.jpg
2018/10/08
berria
Ez dakigu zer irudituko zaizkizuen, baina gauza bat argi dago; ez dira oso ohikoak!
Urteko zapatila itsusienak?

Ez dakigu zehazki ze funtzio duten, baino dagoeneko jarri diete urteko "Ugly shoes" edo zapatila itsusienen etiketa. Tom Sachsek diseinatu eta Nike etxeak kaleratu ditu, eta ez dago oso argi zein den beren funtzioa; teorian, kirola egin eta eskiatzera joan ahal izateko modelo hibridoa da, baina gure ustez espaziora bidaiatzeko ere balio dute.

Nike etxearenak ez dira izan aurten ikusi diren oinetako bitxienak, dena den; Rombautek berriki kaleratutako letxuga-sandaliek ere zer esan handia eman dute... eta baita Loeweren behatzez osatutako zapatilek ere. Eta zer deritzozue Dsquared2ek kaleratutako takoidun zapata harrigarriez?