Urteko lehen txapelak jantzi dituzte Xalak eta Zubietak

Urteko lehen txapelak jantzi dituzte Xalak eta Zubietak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/urteko-lehen-txapelak-jantzi-dituzte-xalak-eta-zubietak/@@download/image/20103311291laskugonzalez.jpg
2012/12/13
berria
Eskuz Binakako Pilota Txapelketaren finala jokatu dute igande arratsaldean, Gasteizko Ogeta pilotalekuan,Xala-Zubieta eta Gonzalez-Laskurain bikoteek.


Ives Salaberri 'Xala'k hirugarrenez irabazi du txapelketa, 2000. eta 2007. urteetan ere nagusitu baitzen. Aitor Zubieta nafarra atzean lagun izan du Xalak; Zubietak lehen txapela etxeratu du. Sebastian Gonzalezek Lau T'erdiko Txapelketa irabazi zuen joan den urtearen bukaeran, eta bigarren txapela jarraian poltsikoratu nahi zuen. Alta, ez du lortu. Irakurri Xalari pilotan lehen urratsak ematen ari zela GAZTEZULOn egindako elkarrizketa.