Urtean euro bat ordaindu alokairuagatik? Alemaniako herri honetan posible da

Urtean euro bat ordaindu alokairuagatik? Alemaniako herri honetan posible da Fuggerei Augsburgoko auzo honetan XVI, mendetik daramate gizarte alokairu tasa bera ordaintzen, eta ondo doakie. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/urtean-euro-bat-ordaindu-alokairuagatik-alemaniako-herri-honetan-posible-da/@@download/image/fuggerei_portada-1.jpg
2020/01/29
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Fuggerei Augsburgoko auzo honetan XVI, mendetik daramate gizarte alokairu tasa bera ordaintzen, eta ondo doakie.
Urtean euro bat ordaindu alokairuagatik? Alemaniako herri honetan posible da

Alokairua mundu osoan buruhausteak eragiten dituen gaia da, eta herrialdetako gobernuek konponbide ezberdinak eskaintzen dituzte alokairu sozialetarako. Halere, proposamen horiek ez dira nahikoak; bitartean, Alemaniako auzo batean 500 urte daramakite alokairu tasa bera ordaintzen: urtean 0.88 euro.

Augsburgoko Fuggerei Erdi Aroko auzoak benetako alokairu sozial jasangarri eta egonkorraren gakoa topatu duela dirudi. XVI. mendean eraikita, Europan ezagutzen den etxebizitza sozialen lehen promozioa dira, eta egun, indarrean jarraitzen dute berdin-berdin, zentimo bakar bat ere igo gabe. 

Jakob Fugger "abertatsa"-k sortu zuen Fuggerei auzo soziala; Fugger gaur egun arte ezagutu den pertsona aberatsenetakoa izan zen. Gutxien zutenei laguntzeko asmoz eraiki zuen Fuggerei auzoa, 52 etxebizitza sozialekin; auzoari arau propioak jarri zizkion, eta haiei esker, egun arte irautea lortu dute. 

Auzoak dendak, tailerrak eta bestelako gune komunak diru, eta harresi bat dute; hala, bisitan joan nahi duten turistek 6,5 euro ordaindu behar dituzte, si urtetako alokairua, alegia.