Urte beteko independentzia

Urte beteko independentzia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/urte-beteko-independentzia/@@download/image/201210309985Juba.jpg
2012/12/13
berria
Juba hiriburuan aldarrikatu zuten orain urtebete inguru Hego Sudan estatu berriaren sorrera. Nazioarteko onespena jaso duen 193. estatua da, munduko berriena. Iparralde musulmanaren eta hegoalde kristauaren arteko gerra zibilak hogei urte luze iraun zituen, 1983tik 2005era bitarte, eta ia bi milioi lagun hil zituen. Egoera jasangaitzari behin betiko erantzun bat eman nahian, erreferenduma egin zuten 2011ko urtarrilean, eta independentziaren alde azaldu ziren hego sudandar gehienak. Mugen nahiz petrolioaren inguruko gatazkak eta tentsio armatua izan dira nagusi hamabost hilabete hauetan.