Urte berri thailandiarra

Urte berri thailandiarra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/urte-berri-thailandiarra/@@download/image/bangkok_1396511175.jpg
2014/04/07
albiste-laburra
Urte berri thailandiarra
Bangkok eta Thailandiako gainerako hiriak kolorez jantziko dira apirilaren 13tik 15era, Songkran edo urte berri thailandiarra ospatuko baitute orduan. Garai batean kalkulu astrologikoen bidez ezartzen zuten arren, gaur egun data berbera mantentzen dute urtero, eta hilabete honetan 2557. urtean sartuko dira. Apirila urteko garairik beroena da Thailandian, eta elefanteen laguntzaz, ur borrokak egingo dituzte kaleetan, parte hartzaile guztiek goitik behera blai amaitu arte. Adinekoak omentzea eta tenpluak apaintzea ohikoa izaten da baita ere, eta monjeak eta Budaren estatuak ur pixka batekin bustitzen dituzte, errespetua erakusteko asmoz.