Urte Berri On, amona! filmeko errodajean egon da GAZTEZULO

Urte Berri On, amona! filmeko errodajean egon da GAZTEZULO https://www.gaztezulo.eus/albisteak/urte-berri-on-amona-filmeko-errodajean-egon-da-gaztezulo/@@download/image/2011375288urteberrionamona3.jpg
2012/12/13
berria
Telmo Esnal (Aupa Etxebeste film luzea, Amona putz! film laburra...)zuzentzen ari da zahartzaroari buruzko komedia beltza. Pelikularen zatirik handiena Euskal Herrian errodatuko dute, eta gainerakoa, Benidormen.

Kontxu Odriozola eta Pedro Otaegi senar-emazteen roletan ari dira. Amona zahar etxean utziko du Pedro Otaegiren pertsonaiak, Joxemarik, eta oporretara alde egingo dute Benidormera. Joxemarik Kintxoren -Joxean Bengoetxea aktorea- laguntza izango du amona zahar etxera eramateko.

Argazki gehiago, GAZTEZULOren facebook orrian.