Urtarrilean, ez depilatu!

Movember mugimendua ezagutzen baduzu, adi, aurtengo urtarrilean Januhairy mugimendua jaio baita! Plan hau Laura Jackson 21 urteko ikasleak jarri du martxan, emakumeek gorputzarekiko harreman positiboak garatzeko ekimen moduan.
Zein da zure jarrera emakume bat depilatu gabe ikusten duzunean? Emakume ala gizon izan, oraindik ez dago onartuta sozialki depilatu gabeko hanka zein axilak ikustea. Famatu bat depilatu gabe azaltzen denean ere, kritikak barra-barra erortzen zaizkio. Buruan erabat sartua dugu ilea "zikina" eta "ezatsegina" dela.
Laura Jacksonen proposamenak helburu bikoitza du; alde batetik, norbera bere gorputzarekin erosoago egotea, eta bestetik, ileen naturaltasuna aldarrikatzea. Horregatik, sare sozialetan Januhairy mugimenduko argazkiak partekatzeko deia egin du. Eta zu, animatuko zara?