Urtarrilaren 6ra bitarte, bisitatu herri mugimenduen azoka Bilbon

Urtarrilaren 6ra bitarte, bisitatu herri mugimenduen azoka Bilbon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/urtarrilaren-6ra-bitarte-bisitatu-herri-mugimenduen-azoka-bilbon/@@download/image/herri_denda_1387357216.jpg
2013/12/18
berria
Ekologismoa, internazionalismoa, feminismoa, komunikazio librea eta beste hainbat esparru lantzen dituzten 30 gizarte eragilek hartu dute parte abenduaren 16an zabaldu zuten eta urtarrilaren 6ra bitarte iraungo duen bigarren Herri Dendan. Bilboko Zirika Gunean izango da.


Euskal Herriko hainbat gizarte mugimenduk urte osoan zehar egindako lana erakutsi eta herritarrekin partekatzeko asmoz, Herri Denda izeneko azoka jarriko dute datozen asteetan Bilboko Erronda kaleko 12.enean, Zirika Gunean. Liburuak, kamisetak, egutegiak, CDak, koadernoak… izango dira salgai, baina egitasmoak dimentsio zabalagoa izango du hitzaldiak, proiekzioak, liburu aurkezpenak eta askotariko ekimenak barnebiltzen dituen egutegia prestatu baitute eragileek.

Gaur bertan, esaterako, abenduaren 18an, Cronicas del estallido liburua aurkeztuko dute 19:30ean Martin Cunee, Emma Gasco eta Jesus Gonzalezek, eta bihar, iluntzeko 20:00etan, Euskal transnazionalak eta zor ekologikoa izeneko hitzaldia eskainiko du Ekologistak Martxan antolakundeak.

Preso politikoak, kultura, migrazioa, komunikazio librea, feminismoa, internazionalismoa, ekologismoa edota antimilitarismoa esparruetako gizarte mugimenduen txokoa izango da, jendarte kapitalistaren kontra borrokatzen duten eragileen esparrua, eta bereziki Gabonak erabili nahi dituzte kontsumismo mugagabearen aurrean alternatibak daudela erakusteko.

Egutegi osoa


Abenduaren 18an, 19:30ean
Cronicas del estallido liburuaren aurkezpena

Abenduaren 19an, 20:00etan
Euskal transnazionalak eta zor ekologikoa izenburudun hitzaldia Ekologistak Martxan egitasmoaren eskutik

Abenduaren 20an, 20:00etan
El sueño de los heroes dokumentalaren proiekzioa, Eguzki Bideoak-en eskutik

Abenduaren 27an, 20:00etan
Sardinia, burujabetza eta sozialismoa izenburudun hitzaldia, Kimetzen eskutik

Urtarrilaren 2an, 20:00etan
Irrati Libre Berriaren aurkezpena, Irrati libre berria bultzatzeko taldearen eskutik

Urtarrilaren 3an, 12:00etatik 15:00etara

Irola Irrati Librea zuzenean Herri Dendan, Irola Irrati Librearen eskutik