Urtarrilaren 28an hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa

Urtarrilaren 28an hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa Martxoaren 16an izango da finala, Gasteizko Printzipal Antzokian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/urtarrilaren-28an-hasiko-da-arabako-bertsolari-txapelketa/@@download/image/image_preview.jpeg
2024/01/16
Martxoaren 16an izango da finala, Gasteizko Printzipal Antzokian.
Urtarrilaren 28an hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa

Txapelketako lehenengo saioa urtarrilaren 28an izango da, Izarrako Kultur Etxean, eta martxoaren 16an izango da azkena, Gasteizko Printzipal Antzokian.

Guztira sei saiok osatuko dute txapelketa: hiru final laurden, bi finalerdi eta finala. Final laurdenak Izarran, Oionen eta Laudion jokatuko dira; finalerdiak, Aramaio eta Dulantzin; eta finala, berriz, Gasteizko Printzipal Antzokian. 

Arabako hemezortzi bertsolarik parte hartuko dute: 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketaren finalean kantatu eta izena eman duten bost finalistek eta 2023ko udazkeneko kanporaketetan lehenengo hamahiru postuetan sailkatu zirenek. Hemezortzi bertsolari arituko dira final laurdenetan, hamabi finalerdietan eta sei bertsolari finalean.  

Arabako bederatzi epaile aritu dira txapelketan lanean. Bestetik, hamahiru gai-jartzailek sortuko dituzte gaiak, taldean, eta euretako sei izango dira saioak eta finala aurkeztuko dutenak.

40 urte beteko dira aurten lehen Arabako Txapelketa egin zutela, 1982an. Geroztik ibilbide anitza egin du txapelketak, tartean Arabako Bertso Kuadrilla artekoa eta Arabako Binakako Bertsolari Txapelketa.