Urtarrilaren 28an egingo dute Bertso Eguna

Urtarrilaren 28an egingo dute Bertso Eguna https://www.gaztezulo.eus/albisteak/urtarrilaren-28an-egingo-dute-bertso-eguna/@@download/image/20121234016bertso_eguna.jpg
2012/12/13
berria
Urtarrilaren 28an egingo dute Bertso Eguna
Bertsozaleek urteroko hitzordua dute urtarrilaren 28an Donostian, Bertso Eguna ospatuko baita bertan. Aurtengoan, gainera, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak 25. urteurrena du, eta horixe ardatz harturik antolatu dituzte ekitaldi guztiak.

Ekitaldi nagusia arratsaldeko 18:00tan izango da, Kursaaleko Areto Nagusian, eta Jon Azpillaga arduratuko da lehen agurra egiteaz. Gainera, Larubateko Hitzetik Hortzera saioan ere izango da larunbat eguerdian, 14:45ak aldera.
Dena den, goizean Donostiako Alde Zaharrean elkartu eta kalez kaleko ibilbidea egingo dute bertsozaleek, giroan sartu eta ekitaldirako prestatzeko. Honen ostean, halaber, afaria eta festa antolatu dituzte Kursaaleko NiNeu jatetxean, 21:00etan hasita.
Bestetik, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen 25. Urteurrenaren harira, 'Beste larogei urtian' liburua eta dokumentala argitaratu ditu elkarteak. Azken urteetako ibilbidea jasotzen dute biek ala biek. Alberto Bandiaran idazleak idatzi ditu liburua eta dokumentalaren gidoia, eta Lanku bertso zerbitzuek egin dute DVDaren garapena eta argitalpena. Bien paketeak 30 euro balio ditu. (Bazkideek merkeago eskuratu ahal izango dute).


Sarrerak eskuratzeko


-    www.bertsosarrerak.eu atarian eskuratu daitezke. Hori bai, Bertsozale Elkarteko bazkideek sarrerak erosteko abantailak izan dituzte hilaren 15era arte. Orain, baina, edonork lor ditzake.

-    Ekitaldirako sarrerak:
o    Arrunta: 18 euro
o    Gaztea: 7 euro
o    Bazkidea: 12 euro
-    Ekitaldirako eta afarirako sarrerak:
o    Arrunta: 45 euro
o    Gaztea: 27 euro
o    Bazkidea: 37 euro