Urtarrilaren 23tik 29ra izango da Euskal Nobela Beltzaren Astea

Urtarrilaren 23tik 29ra izango da Euskal Nobela Beltzaren Astea (H)ilbeltzan liburu aurkezpenak, solasaldiak, mahai-inguruak eta kontzertua izango dira, besteak beste. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/urtarrilaren-23tik-29ra-izango-da-euskal-nobelaren-astea/@@download/image/AFITXAsarea.jpeg
2023/01/10

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

(H)ilbeltzan liburu aurkezpenak, solasaldiak, mahai-inguruak eta kontzertua izango dira, besteak beste.
Urtarrilaren 23tik 29ra izango da Euskal Nobela Beltzaren Astea

Baztanen egiten den (H)ilbeltzak, Euskal Nobela Beltzaren Asteak, bederatzigarren edizioa izango du urtarrilaren 23tik 29ra. Edizio honetarako ekitaldi ugari antolatu dituzte urtezo bezala. Aurtengo edizioan Eneko Barberena, Joseba Sarrionandia, Garazi Arrula, Garazi Ugalde, Amaia Apalauza, Jon Alonso, Mikel Alvarez, Gaizka Ugalde eta Ruper Ordorikak hartuko dute parte, besteak beste.Ekitaldiak bailarako bost herritan egingo dituzte: Arizkun, Aniz, Elizondo, Irurita eta Erratzu.

Urtarrilaren 23an, V. (H)ilbeltza bekaren irabazleak, Eneko Barberenak, Suak erreko ez balu nobela beltza aurkeztuko du eta haren inguruan arituko da solasean, 19:30etik aurrera, Arizkungo Medikuaren etxean.

Urtarrilaren 25ean, Joseba Sarrionandiaren Odol bearbaguea, agirtuco da eguia eurea solasaldia izango da, 19:00etan, Anizko Mendiarte elkartean. Ostiralean, hilak 27, Kareletik (Anjel Lertxundi,1987) filma proiektatuko dute, 19:00etan, Iruritako Gizarte Bilgunean. 

Asteburuan hainbat ekitaldi izango dira. Larunbatean, hilak 28, mahai-ingurua egingo dute Elizondoko Arizkunenea kultur etxean, 11:00etan, Garazi Arrulak eta Garazi Ugaldek, Zurian beltz. Literatur itzulpenak eta itzulpozak izenburupean. Amaia Apalauza izango da moderatzailea. Eguerdian, 14;00etan, bazkaria izango da Erratzuko elkartean. Bazkarirako txartelak ilbeltzabaztanen@gmail.com helbidean eskatu behar dira. Bazkalondoren liburu aurkezpenak egingo dituzte: Jon Alonsoren Amaiur bat urtero; Mikel Alvarezen Euskalia; eta Gaizka Ugaldek itzulitako Leonardo Sciasciaren Todo modo. Iluntzean, Susmagarrien gaua izango da, Baz Town, Erratzun barna.
Igandean, hilak 29, Itzuli beltza egingo dute, Gorputz gorrituen solasa,  11:00etan, Oronozko aparkalekutik abiatuta. Azkenik, 19:00etan, Ruper Ordorikaren kontzertua izango da Elizondoko Arizkunenea kultur etxean.