Urtarrilak 4ean eta 5ean, 'Hordago Ardoa' Bilbon ikusgai

Urtarrilak 4ean eta 5ean, 'Hordago Ardoa' Bilbon ikusgai https://www.gaztezulo.eus/albisteak/urtarrilak-4ean-eta-5ean-hordago-ardoa-bilbon-ikusgai/@@download/image/201112298301hordago_ardoa.jpg
2012/12/13
berria
Pasa den asteko ostegunean –abenduak 29– izan zen Elorrion ardo dastaketa berritzailea, asteazkenean eta ostegunean –urtarrilak 4 eta 5– Bilboko Pabiloi 6an izango da arratsaldeko 20:00etan.


Udaberrian egin zuten 'artez jantzitako ardo dastaketa' eta gaur Mikel Garaizabal enologoak zuzenduta, dastaketa berezia izango da berriz ere, ardo dastaketa eta artearen fusioan.
Abenduaren 29an Elorrion izan zen 'Hordago Ardoa' Mikel Garaizabalek zuzenduta eta Peru Magdalena, Sonia Villamor, Gotzon Garaizabal eta Ander Garaizabalen eskutik.
Bost ardo dastatuko dituzten bitartean, abestien, pinturaren eta poesiaren laguntzarekin artistek, zentzumenez haratago, ikuspuntu desberdinak landuko dituzte, enologoak ardo bakoitzaren inguruan azaldutako ezaugarrietatik abiatuta.
Emanaldia asteazkenean eta ostegunean izango da, abenduak 4 eta 5, ilunabarreko 20:00etan Bilboko Pabilloi 6an.