Ursula K. Le Guin fantasiaren erregina hil da

Ursula K. Le Guin fantasiaren erregina hil da 'Earthsea' nobela bilduma edota 'The Left Hand of Darkness' liburuko fikziozko mundu mitikoak eraiki zituen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ursula-k-le-guin-fantasiaren-erregina-hil-da/@@download/image/150910_BOOKS_Leguin_illo.jpg.CROP.promo-large.jpg
2018/01/24
albiste-laburra
'Earthsea' nobela bilduma edota 'The Left Hand of Darkness' liburuko fikziozko mundu mitikoak eraiki zituen.
Ursula K. Le Guin fantasiaren erregina hil da

J. R. R. Tolkienen unibertsoarekin parekatu dute askotan Ursula K. Le Guin idazle estatubatuarraren literatura. 88 urterekin zendu da, Oregoneko etxean.

 

Earthsea  nobela bilduma eta The Left Hand of Darkness bere lanik ezagun eta goraipatuenak dira; zientzia fikzio eta fantasiazko literaturan mugarriak dira biak, batez ere, genero ikuspegiari dagokionez. Feminista eta ekologista, norbanakoaren balioari garrantzia emateko aldarria egin zuen.

 

Polemikarako tartea ere izan zuen; hain zuzen, Harry Potter eta Avatar unibertsoak bere liburuetan oinarritu izana salatu zuen. Idazle laudatua izan zen, baina ez behar bezainbeste. Fikzioaren aldeko aldarria egin zuen sarritan: “Zientzia fikzioa ez da bigarren mailako generoa. Eta ez da bakarrik Enterprise edo Star Wars. Irudimenarekin esperimentatzeko aukera eskaintzen du, eta erantzunik ez duten galderei erantzun bat ematen die. Gauza sakonak eskaintzen ditu, eta bidaia bakoitzak ez du atzera bueltarik".