Urruntze soziala 2022 urtera arte

Egunotan kalera irteten hasi gara, eta gertukoak ikusten hasteko aukera izan dute batzuek, baina oraindik ezin dugu elkar ukitu. Esperotako besarkadek itxaron beharko dute, eta uste genuena baino gehiago Harvard unibertsitateko ikerketa batek dioenez.
Stpehen M. Kissler eta Christine Tedijanto dira ikerketa honen egileetako batzuk, eta ondorioztatu dutenez, urruntze soziala mantentzea beharrezkoa izango da 2022 urtera arte. Denbora tarte horretan, baliteke itxialdi gehiago egin behar izatea gainera.
Gaixotasuna ez da desagertu, eta Txinan edota Hego Korean gertatzen ari den moduan, edozein unetan itzuli daiteke; gauzak horrela, normaltasuna berreskuratzeko bide bakarra txertoa litzateke. Txertorik gabe, koronabirusa etengabe itzuli daiteke 2025 urtera bitarte.
Urruntze soziala mantendu beharko dute batez ere zaurgarrienak direnak, hala nola, zaharrak eta gaixoak. Bitartean, talde immunitatea pixkanaka sendotzen joatea izan daiteke amesgaizto honi aurre egiteko bidea.