Urrun, hotz eta lasai

Urrun, hotz eta lasai https://www.gaztezulo.eus/albisteak/urrun-hotz-eta-lasai/@@download/image/8p4-1.jpg
2012/12/13
berria
Urrun, hotz eta lasai
Zein da beste inongo herritatik urrunen dagoen herria? Ittoqqertoormiit. Herri hau Groenlandiako ipar muturrean dago, eta gertuen duen herria 800 kilometrora dago! Ittoqqertoormiit-ek "etxe handidun herria" esan nahi du. Gu ez gara han izan eta hortaz, ez dakigu bertako etxeak handiak ote diren. Badakigu, ordea, herria elurtuta dagoela beti eta tenperatura oso hotza dela; udan, "bero handiko egunetan", esaterako, bost gradu besterik ez dituzte. Ittoqqertoormiiten bostehun lagun bizi dira. Lasaitasun bila bazabiltza, badakizu nora jo.