Urriaren 4tik azaroaren 30era bitarte izango da Gasteizko Naziorteko Antzerki Jaialdia

Urriaren 4tik azaroaren 30era bitarte izango da Gasteizko Naziorteko Antzerki Jaialdia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/urriaren-4tik-azaroaren-30era-bitarte-izango-da-gasteizko-naziorteko-antzerki-jaialdia/@@download/image/2012879290gast.jpg
2012/12/13
berria
Guztira 22 ikuskizunek osatuko dute urrian hasiko den Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren 37. edizioaren egitaraua. Tartean, Tanttaka Antzerkiak eszenaratuko duen Bernardo Atxagaren 'Soinujolearen semea' ikusi ahal izango da.


Egitaraua osatzen duten ikuskizun guztien artean bederatzi izango dira nazioartekoak, hala nola Frantzia, Argentina eta Italiako emanaldiak ikusi ahal izango dira, besteen artean. Bertako konpainiek ere tartea edukiko dute hala nola, Tanttaka, Teatro Arriaga eta Panta Rhei taldeak ariko dira eta horietako bik euskaraz egingo dute ikuskizuna.
Berrikuntzen artean, Bilboko Arriaga, Donostiako Victoria Eugenia eta Gasteizko Principalaren arteko elkarlana azpimarratu daiteke, Tanttakak taularatuko duen Bernardo Atxagaren Soinujolearen Semea antzerkian.
Jaialdirako sarrerak dagoeneko salgai daude, informazio guztia eskuragarri dago webgunean.