Urriaren 31n egingo dute Udazken Fest

Urriaren 31n egingo dute Udazken Fest https://www.gaztezulo.eus/albisteak/urriaren-31n-egingo-dute-udazken-fest/@@download/image/udazkenfest_lab_1380179604.jpg
2013/09/26
berria
53/600 Arabako elkartasun gaua egingo dute urriaren 31n, osteguna, Gasteizko Zurbanoko Kupulan. Gatillazo, S.A., Ze Esatek!, Tximeleta, Mandoilek eta Arramazka ariko dira arratsaldeko 18:30etik aurrera, eta sarrerak 15 euroren truke erosi daitezke baina, adi! GAZTEZULOn hiru sarrera bikoitz ditugu zuen artean zozkatzeko!


Auzi politikoak tarteko espetxeratuta dauden euskal gazteen aldeko festa udazkenarekin batera helduko da Arabako hiriburura. Udazken Fest izango du izena, eta ez soilik urteko sasoiari erreferentzia eginez, baita gisa horretako azken festa izan dadin nahi dutelako antolatzaileek (UdAZKEN Fest).

Emanaldiak Gasteizko Zurbanoko Kupulan izango dira, arratsaldeko 18:30etik aurrera. Leihatilak, baina, 18:00tan zabalduko dituzte, azken orduan sarrerak erosi nahi dituzten horientzat; dena den jakin ezazue sarrerek 15 euro balio dutela aldez aurretik erosiz gero, eta bertan 20 eurotan eskuratu ahal izango direla. Noski, jaialdian bildutako guztia laguntza gisa bideratuko da. Guk hiru, berriz, sarrera bikoitz ditugu zuen artean zozkatzeko.

Kartel indartsua osatu dute gainera antolatzaileek: Evaristo Páramosek gidatutako Gatillazo proiektua, aurkezpenik behar ez duten S.A. gasteiztarrak, Amurrioko Mandoilek taldea, 2009an Ze Esatek! izenarekin bildu zen gipuzkoar alproja koadrila, Arramazka boskotea eta Tximeleta erromeria taldea igoko dira taula gainera. Barra goizeko 5:30ak arte izango da zabalik, eta bertan jateko aukera ere izango da goizeko 4:30ak arte. Halaber, antolatzaileek denda jarriko dute.